11 egun euskaraz 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra
Euskaraldiaren 11 ertzak Azpeitian

Uztarria.eus 2018 abe 04 Azpeitia

Euskaraldiari lotuta, elkarrizketa sorta berezia egin du Uztarria.eus-ek ariketa sozialak iraun duen 11 egunetan. Hainbat eremutako herritarrak elkarrizketatu ditu komunikazio taldeak. Besteak beste, administrazio publikoan lan egiten duen pertsona bat, unibertsitateko ikasle bat, ikerlari bat, musikari bat, euskara ikasten ari den herritar bat, sare sozialetako erabiltzaile bat, guraso bat eta familia erdalduneko pertsona bat izan dira Euskaraldiaren 11 ertzak serieko protagonistak.