Euskarazko film laburrik onenaren saria jaso du 'Lekaime'-k, Eibarko Asier Errasti jaialdian

Uztarria.eus 2018ko aza. 11a, 19:34

Xanti Rodriguezek beste aitortza bat jaso du egunotan. Oraingoan, Eibarko XIX. Asier Errasti film laburren jaialdian jaso du saria, Lekaime lanari esker. Atzo, zapatua, egin zuten jaialdiaren itxiera ekitaldia Eibarko Coliseo antzokian, eta bertan izan zen Rodriguez. Izan ere, euskarazko film laburrik onenaren saria eskuratu du argazkilari eta zinegile azpeitiarrak. Aurtengoan 150 bat lan aurkeztu dituzte sortzaileek lehiaketara.

Hitlerrek eta Francok Hendaian 1940ko urteetan egin zuten bileran oinarritutako lana da Lekaime, eta besteak beste, naziak, magia beltza eta haurren lapurretak lantzen ditu. Sitgeseko Fantasiazko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren sail ofizialean aurkeztu zuen lana zinemagileak, eta Azpeitian ere erakutsi zuen. Honako lotura honetan ikus daiteke lanaren Azpeitiko estreinaldiaren atarian Uztarriak Rodriguezi egindako elkarrizketaren bideoa.

Argazkian, Rodriguez -ezkerretik bigarrena- sariarekin, jaialdiaren itxiera ekitaldian. (Xanti Rodriguez)