'Mikrouhinak' saioa

Metal doinu gogorrek hartu dute Sanagustin kulturgunea

Uztarria.eus 2018ko urr. 23a, 11:10

Metal doinu gogorrez gozatu izan ahal zuten joan den ostiralean Sanagustin kulturgunera bertaratu ziren dozenaka lagunek. Necros Christos, Extinction eta Numen taldeek eskaini zituzten kontzertuak metal gauean, eta besteak beste, Iban Hernandez eta Ekaitz Garmendia azpeitiarrak igo ziren oholtza gainera. Izan ere, Extinction taldeko kideak dira bi azpeitiarrak, eta Hernandezek Necros Christos taldean ere jotzen du. 

Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek metal gauaren harira Mikrouhinak ikus-entzunezkoen sortarako egindako laburpen bideoa da honako hau.