Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak 'Mikrouhinak' bideo sortaren proiektua jarri dute martxan. Hain zuzen ere, hiru eragileek elkarlanean hainbat bideo egingo dute aurrerantzean. Asko kulturari lotutako emanaldietan hartutako irudiekin eta adierazpenekin osatuko dituzte, baina izango da bestelakorik ere.