Abiatu dira XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak

Uztarria.eus | Kultura
2016ko aza. 2a, 09:18

Atzo, azaroak 1, hasi ziren XXXIV. Euskal Antzerki Topaketak, Tetes de Mules taldearen L'Entresort antzezlanarekin. Antzerki taldeak Perez Arregi plazan jarri zuten karpak ikusmira sortu zuen herritarren artean, eta dozenaka lagun bertaratu zen antzerki obra ikustera. (Argazki gehiago, Urola Kostako Hitzaren webgunean).

Euskal Antzerki Topaketak hasi besterik ez dira egin, ordea, eta azaroaren 26ra arte izango da zer ikusi eta zertaz gozatu. Hurrengo zita datorren ostiralean, azaroaren 4an, izango da, eta Francoren bilobari gutuna antzezlana eskainiko dute Soreasu antzokian, 21:30ean hasita. Besteak beste, Erika Olaizola aktore azpeitiarra igoko da oholtzara, Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzi eta Ximon Fuchek zuzendutako obra eskaintzera.

Sarrerak aurrez salgai izango dira azpeitia.eus webgunean.  Soreasuko leihatila, aldiz, antzezlana baino ordubete lehenago zabalduko dute. 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu