'Francoren bilobari gutuna': Soreasun ondutako antzezlanaren aurrerapena

Uztarria.eus | Kultura
2016ko urr. 21a, 16:16

Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu-k urriaren 31n estreinatuko dute Luhuson (Lapurdi) Francoren bilobari gutuna antzezlana. Bideo hau zabaldu dute, aurrerapen gisara. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzitako obra Ximon Fuch-ek zuzendu du eta aktoreen artean dago Erika Olaizola azpeitiarra.

Olaizolarena ez da, ordea, antzerki lan horrek Azpeitiarekin duen lotura bakarra. Izan ere, Soreasu izan da muntaia prestatzeko erabili duten guneetako bat; Azpeitiko kulturgunean egonaldia egin zuten orain dela aste gutxi, entseguetarako. Eta Soreasura itzuliko dira, gainera, Francoren bilobari gutuna aurkeztera. Azaroaren 4an izango da, Euskal Antzerki Topaketen barruan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu