Lagun Onak Mendi Bazkunak jaso du aurtengo Joxe Takolo beka

Uztarria.eus 2016ko api. 29a, 16:15

Gaur, ostirala, banatu dute aurtengo Joxe Takolo Beka, eta Lagun Onak Mendi Bazkunak jaso du. Aurtengoa "berezia" dela esan du Estitxu Elduaien zinegotziak, "herriko talde batek jaso duelako". Horrez gain, goi-mendizaletasunarekin lotutako proiektuak bultzatzeko beka banatzen den 15. urtea da aurtengoa, eta "etorkizunera begira inflexio puntua" izango dela azaldu du Elduaienek. "Azken urteetan parte hartu duten proiektuen kalitatea jaitsi egin da eta hori kezkagarria dela uste dugu", esan du Aitor Unanue Lagun Onak M.B.-ko lehendakariak. Horregatik, aurkeztu dute euren proiektua, "inguruotako mendi zaletasuna ikertzeko eta hori sustatzeko". Horrez gain, Joxe Takoloren irudia "zabaldu eta indartu" nahi dute. 

Joxe Urbieta Takolo azpeitiar mendizalearen omenez, goi-mendizaletasunarekin lotutako proiektuak bultzatzeko sortu zuen Azpeitiko Udalak Joxe Takolo Beka, 2001ean.

Joxe Takolo beka jaso dutenak

2001: Pumori.

2002: Nanga Parbat 2002.

2003: Elurretako leopardoa.

2004: Trangoko dorreak eta Ametsak mugimenduan noraino? 8c-aren kateraino.

2005: Euskal espedizioa Baintha Brakk.

2006: Hutsik gelditu zen beka.

2007: Mendi Bira 2007: escaladas de alta dificultad alrededor del mundo.

2008: Marokon eskalada.

2009: Eiger Northwand aske, Peru-Huayhuash espedizioa, Piolet kapitaina espedizioa Shisha Pangmara, eta Azkoitiarrak Fitz Roy-n espedizioa.

2010: Patagonia-Fitz Roy espedizioa.

2011: Hutsik gelditu zen beka.

2012: Circo de las inescanables.

2013: Hutsik gelditu zen beka.

2014: Valle del Rolwaling- Nepal: Drangnag Ri (6.804 m) eta Ripimo Shar Glacier.

2015: Incognita Patagonia 2015