Lehen 'Takolo beka' taldeari

Ekainean ateratako argazkia, Uztarrian
Ekainean ateratako argazkia, Uztarrian.  Enparan atzean. Ezkerretik eskuinera, Jon Odriozola, Xabier Osinalde, Beñat Arrue, Benantxio Irureta, Iñaki Aiertza, Jexux Mari Errazu eta Xabier Ostolaza. 

Uztarriak jakin duenez, Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Diputazio-ak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak ‘Joxe Takolo beka’ sortu dute, oraindik publiko egin ez badute ere, eta beka horren bitartez, urtero 600.000 pezetako laguntza emango zaio Euskal Herriko mendi proiektu bati. Maiatzean mamitu zen egitasmoa, Takoloren omenaldian, eta orduan erabaki zen aurreneko beka Pumoriko espedizioari ematea. Orain bezala, aurrerantzean ere Takoloren mendiko lagunek erabakiko dute beka nori eman.