Hutsik gelditu da 2011ko Joxe Takolo beka

Uztarria.eus | Kirolak
2011ko mai. 4a, 11:05

Proiektuak aurkezteko epean ez zen proiekturik aurkeztu

Aurten, Udalak 4.200 euro zituen diru-laguntzetan emateko

Udalak jakitera eman duenez, "2011. urteko Joxe Takolo Beka hutsik geratu da". Mendi Federazioko kide izanik, urtero diru-laguntzak ematen dizkie goi-mendizaletasunarekin lotuta dauden maila handiko eta originaltasunezko proiektuak antolatzen dituzten Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein erako taldeei. Aurten, Udalak 4.200 euro zituen diru-laguntzetan emateko.

Bekara proiektuak aurkezteko epea, martxoaren 1etik 31ra bitartean jarri zuten, baina denbora horretan ez zen proiekturik aurkeztu. Horrenbestez, bekaren deialdia betegabe gelditu da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu