Bertan behera gelditu dira autobusen ibilbide eta ordutegi aldaketak, momentuz

Uztarria.eus 2016ko urt. 15a, 13:16

Donostiako autobus geltoki berriaren inaugurazioa atzeratu egin dute, eta ondorioz, ohiko ordutegia eta ibilbidea izango dute Azkoitia-Donostia lineako autobusek. 

Bertan behera gelditu dira, momentuz, autobusen ibilbide eta ordutegi aldaketak. Donostiako autobus geltoki berriaren inaugurazioa atzeratu egin dute, eta ondorioz, ohiko ordutegia eta ibilbidea izango dute Azkoititik Donostirako ibilbidea egiten duten autobusek. 

Amarako autobus geltoki berriak Azkoitia-Donostia autobus linean eragingo dituen aldaketak direla eta, kexa ugari izan dira azken egunetan.