Autobusetan ordutegi eta ibilbide aldaketak iragarri dituzte urtarrilaren 16tik aurrera

Uztarria.eus 2016ko urt. 12a, 19:19

Azpeitiari eragiten dioten Lurraldebusen linea ia guztietan izango dira bateko edota besteko aldaketak. Aipagarrienen artean, Donostian Amarako geltokia desagertuko dela: Antiguatik sartuta, San Martin 25eko geralekutik Askatasunaren Hiribideko 24ko geltokira joango dira autobusak.

Zapatu honetan hasita, urtarrilak 16, Azpeitiari eragiten dioten Lurraldebusen autobus zerbitzuetan ordutegi edota ibilbide aldaketak iragarri ditu La Guipuzcoana autobus konpainiak.

Hauek dira, lineaz linea zehaztuta, aldaketak:

UK01 Azkoitia-Donostia

Autobus zerbitzuen maiztasuna handituko da: astelehenetik ostiralera orduerdiro egongo dira autobusak. Asteburuetan eta jaiegunetan ordutegi aldaketak egongo dira.

Donostiako sarrera-irteera guztiak Antiguatik egingo dira. Autobusek ez dute geldialdirik egingo Pio XII.ean (Amaran), eta San Martin 25eko geralekutik Askatasunaren Hiribideko 24ko geltokira joango dira.

Azkoitian, zerbitzu guztiak Altzibarren hasi eta amaituko dira.

UK02 Azkoitia-Tolosa

Ordutegi aldaketa batzuk egongo dira.

UK03 Azkoitia-Zarautz

Astelehenetik ostiralerako ordutegiak aldatu egingo dira, eta aurrerantzean orduero egongo dira autobusak.

Asteburuetako eta jaiegunetako ordutegiek ez dute aldaketarik izango.

UK04 Beizama-Azpeitia

Asteburuetan eta jaiegunetan autobusa Beizamara iritsiko da, ez Santutxoraino.

UK05 Zestoa-Ermua

Autobusen maiztasuna handituko da: Azpeititik Ermura ordueroko zerbitzua egongo da. Goizeko lehenengo bi zerbitzuak, berriz, Zestoatik irtengo dira.

UK45G Zestoa-Eibar (gauekoa)

Ordutegi aldaketa batzuk egongo dira.

UK06 Zumaia-Zumarraga

Ordutegietan aldaketa batzuk egongo dira.

UK46G Zumaia-Azkoitia (gauekoa)

Ez dago aldaketarik.

Ordutegi guztiak, hemen

Aipatutako linea guztietako ordutegi berriak ikus daitezke hemen.