Bukatu da Pourra'2015

Uztarria.eus | Kirolak
2015ko uzt. 26a, 20:01

Marcos Rodriguezek (Movistar II taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra, Miren Jimenez (Miren) izan da bigarrena, eta Juan Aramendi (Txosto) hirugarrena. Beste hamaika apustugilek ere jasoko dute saria. Sari banaketa San Inazio bezperan, uztailaren 30ean, izango da, 20:00etan, Uztarriak aurten Goikokalen jarria duen tonbolan.

Gaur, uztailaren 26an, bukatu da 2015eko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan garaipena Chris Froome-rentzat (Team Sky)) izan bada, Pourra'2015-en sari nagusia Marcos Rodriguezek irabazi du, Movistar II taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Miren Jimenez izan da, Miren taldearekin, eta hirugarren saria Juan Aramendik jasoko du, Txosto taldearekin. Pourra'2015ek 176 apustu izan ditu. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamaika sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.056 euro, Movistar II, Marcos Rodriguez.
  • 2.goak: 704 euro, Miren, Miren Jimenez.
  • 3.goak: 352 euro, Txosto, Juan Aramendi.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria, Movistar, Marcos Rodriguez.
  • 13.goak: Odriozola Ardoak-en oparia, Tinkotu, Alaitz Olaizola.
  • 39.goak: Erreka Bike-n oparia, Txarrijanan potie, Mailo Oiarzabal.
  • 45.goak: Ziklos Beniren oparia, Alperrak, Eneko Alberdi.
  • 54.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Team Erreka Bike, Joseba Albizu.
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak, Ezkerra, Jose Luis Albizu.
  • 89.goak: Azpeitiko Udalaren saria, Dormilon, Jon Goenaga.
  • 100.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua, Gaubeka, Eneko Izagirre.
  • 122.goak: Odriozola Ardoak-en oparia, Bat, Iñaki Arizeta.
  • 155.goak: Uztarriaren sariak, Marti Zelai, Ignacio Zelaia.
  • 176.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Plazatoroseko Xanti, Jon Oiarzabal.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2297.75 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 117.65 gutxiago.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, Pourraren sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan. Uztarriak aurten Goikokalen duen festetako tonbolan egingo da sari banaketa. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu