2014an Uztarria.eus-en gehien irakurri diren hamar albisteak

Uztarria.eus 2014ko abe. 31a, 17:30

Iritsi gara 2014aren azken egunera. Urteak orotariko albisteak utzi ditu Azpeitian, eta horien berri eman du Uztarria.eus-ek. Gehien ikusi direnak izan dira Gure Esku Dago dinamikak antolatuta ekainaren 6an egin zen giza katearen jarraipen albistea, plaza eraberritzeko herri galdeketaren inguruko albisteak, festetako ekitaldienak, Mari Angeles Artola herrira itzuli zen eguneko berria eta bitxikeriaren bat edo besteren ingurukoak.

Hauek dira 2014an Uztarria.com-eko erabiltzaileek gehien irakurri dituzten hamar albisteak:

1.- Hiru proiekturen artean erabaki beharko dute herritarrek, plaza nola eraberritu erabakitzeko

2.- Azpeitiarren esku ere badago

3.- Helduen danborradako argazki bilduma

4.- Arroxaz zipriztindu dira azpeitiarrak

5.- Merkatariek elkarretaratzea egin dute, Alde Zaharra eta plaza autoentzat zabalik nahi dituztela aldarrikatzeko

6.- Atxilotu egin dute bonba faltsuarekin etxean itxi den gaztea

7.- Mari Angeles Artola herrian da berriro

8.- Jon Garatek eta Maite Bikendik irabazi dute Elkartasun Krosa

9.- Plaza nola eraberritu erabakitzeko herri galdeketa egingo dute

10.- Autoarekin erakusleihoraino