Mari Angeles Artola herrian da berriro

Uztarria.eus 2014ko aza. 17a, 11:08

35 urte Azpeititik kanpo igaro ostean, atzo, igandea, itzuli zen Mari Angeles Artola herrira. 19:00etarako jende ugari elkartu zen Erdi Kalean Artolari ongietorria egiteko, eta barre eta malko artean hartu zuten azpeitiarra haren gertukoek. 

Orkatzen hitz batzuk egin zituen Artolak, eta "oso pozik" dagoela jakinarazi zuen. Aldi berean, preso eta iheslarien egoera "txarraz" ohartarazi zuen: "Gero eta egoera txarragoan daude, eta horri aurre egin behar diogu".

1979an alde egin zuen herritik Iparraldera Artolak, eta han atxilotu zituzten azpeitiarra eta haren senarra, beste batzuen artean. Frantziak Venezuelara deportatu zituen gero, 1984an. Orain hiru hilabatez izango da Azpeitian.