Autoarekin erakusleihoraino

Uztarria.eus 2014ko aza. 5a, 15:41

Gaur, asteazkena, 12:00ak inguruan, gidari bat Idelfonso Gurrutxaga kalean autoa aparkatzen ari zela, despistatu eta Aneitz gazte moda dendako erakusleihoa osorik bota du. Dendariak Uztarria.com-i azaldu dionez, ez da ezer "larria" gertatu; eta, behintzat, ez du minik hartu inork.

Gaur arratsaldean eta bihar goizean itxita egongo da Aneitz. Izan ere, arropa guztiak arakatu behar dituzte, kristalak dituztenak aldatzeko. Ikusmina behintzat sortu du 'falta den' erakusleihoak.