Grumaleko langileek elkarretaratzea egin dute plazan

Uztarria.eus 2013ko abe. 20a, 20:10

Goizean Arrasaten manifestazioa egin eta gero (ikusi Goiena.net-eko albiste honetan), arratsean herriko plazan elkartu dira Grumaleko langileak, Grumal borrokan lanpostuen alde zioen pankartaren atzean (argazkian). Fagor Etxetresnen jabegokoa da Azpeitiko lantegia, hartzekodunen konkurtsoan dago eta, prozesu horren ardura duten administratzaile judizialek langileen ordezkariei jakinarazi dietenez, urtarrilean Grumal likidaziora eramango dute.