Grumalentzat hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du Fagor Etxetresnakek

Berria.info, Uztarria.com 2013ko aza. 28a, 20:37

Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteak gaur, osteguna, eskatu du Azpeitiko Grumal enpresari eragingo dion hartzekodunen konkurtsoa, Donostiako merkataritza arloko auzitegian. Fagorren menpeko enpresa guztientzat dago jada konkurtsoa eskatuta.

Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteak gaur, osteguna, eskatu du Azpeitiko Grumal enpresari eragingo dion hartzekodunen konkurtsoa, Donostiako merkataritza arloko auzitegian. Grumalez gain, Proiek enpresarentzat ere aurkeztu du hartzekodunen konkurtsoa. Bi eskaera horiekin Fagor Etxetresnek hartzekodunen konkurtsoen eskaera guztiak egin dituzte bere lantegi nagusiarentzat, eta baita bere filial guztientzat ere.

Oraingoz, Donostiako Merkataritza Arloko epaitegiak Fagor Etxetresnak, Fagor Mastercook eta Fagor Ireland lantegien konkurtsoak aztertzea onartu du, eta Edesaren eskaerari buruz oraindik ez du ezer adierazi.

Gaur egun Grumaleko Azpeitiko lantokian 95 langile ari dira lanean, bi errelebotara. Baina Grumaleko beste 53 langile hainbat kooperatibatan birkokatuta daude aldi baterako bazkide bezala, eta Edesaren bidez. Grumalek sukaldeko altzairuak egiten ditu 1979tik. 2005ean egin zen Fagor bere jabe, Mongragonek AEBetako multunazional Masco Corporationekin hitzarmena egin ondoren. Ordura arte Grumalek 225 langile zituen.

Grumal enpresako langileek hainbat protesta eta mobilizazio egin dute azaro hasieraz geroztik. Besteak beste, azaroaren 15ean elkarretaratzea egin zuten Arrasaten, Mondragon korporazioaren egoitzaren aurrean, "lantegiaren etorkizunaren inguruan duten kezka adierazteko eta informazio eza salatzeko".