Grumaleko langileak Arrasaten dira, kanpaldian

Uztarria.eus 2013ko abe. 18a, 11:56

Grumaleko langileak Arrasaten dira kanpaldian. (Goiena.net)

Atzo, hilak 17, hasi zuten Grumal enpresako langileek lau eguneko kanpaldia, Arrasaten. Euren "egoera salatzeko eta herritarrei zein egoeratan dauden jakinarazteko" abiarazi dute kanpaldia.

Atzo, hilak 17, hasi zuten Grumal enpresako langileek lau eguneko kanpaldia, Arrasateko Seber Altuna plazan. Ostirala bitartean, egunero, 10:00etatik 19:00etara izango dira protestan, euren "egoera salatzeko eta herritarrei zein egoeratan dauden jakinarazteko" abiarazi dute kanpaldia. 20 pertsonako taldeetan egingo dute protesta Arrasaten, eta ostegunean manifestazioa izango dute. Manifestazioa 11:00tan hasiko da eta Grumalen greba deialdia luzatu dutenez, "langile asko" elkartuko direlakoan daude langileen ordezkariak. Ostiralean bukatuko dute kanpaldia, eta egun horretarako greba eguna deitu dute Grumalek Azpeitian duen lantegian.

Goiena Komunikazio Taldeari azaldu diotenez, "komunikabideen eskutik lortzen dugu informazioa eta ez zuzendaritzatik. Gainera, oraindik ez dugu zuzendaritzarekin elkartu eta hitz egiteko aukerarik izan". Grumal hartzekodunen konkurtsoan dago abenduaren 5etik, baina langileen arabera, "enpresan lanean ari gara, nahiz eta konkutso egoeran aurkitzen garen".

Joan den ostegunean ere Grumaleko langileek manifestazioa egin zuten Arrasaten.

Gaur egun Grumaleko Azpeitiko lantokian 95 langile ari dira lanean, bi errelebotara. Baina Grumaleko beste 53 langile hainbat kooperatibatan birkokatuta daude aldi baterako bazkide bezala, eta Edesaren bidez. Grumalek sukaldeko altzairuak egiten ditu 1979tik. 2005ean egin zen Fagor bere jabe, Mongragonek AEBetako multunazional Masco Corporationekin hitzarmena egin ondoren. Ordura arte Grumalek 225 langile zituen.