Grumaleko langileak protestan, Arrasaten

Goiena.net 2013ko abe. 13a, 11:35

Goiena.net webguneko bideoa.

Atzo, osteguna, Grumaleko langileek manifestazioa egin zuten Arrasaten. Patxi Isasmendi Grumaleko Enpresa Batzordeko presidenteak azaldu zuenez, "enpresa normaltasunez ari da lanean", baina Fagor Etxetresnen filiala denez, hartzekodunen lehiaketan sartuta dago joan den asteaz geroztik. Inork ez duela langileekin hitz egin eta "guztiaren berri komunikabideen bitartez" jasotzen ari direla salatu dute Arrasatera etorritako ehun langile inguruk.

Ibilbidea MCC-Fagor. Biabilidade planak 148 langile kaleratzen ditu pankartaren atzean egin dute langileek eta Korporazioko kideei aurpegia emateko eskatu diote.

Kanpaldia datorren astean

Egoera arrasatearrei azaltzeko, kanpaldia egingo dute datorren asteartetik aurrera Grumaleko langileek. Euren lanpostuak eta lan baldintzak bermatzea eskatzen duten langileak besterik ez direla argitu du Isasmendik manifestazioaren amaieran. Joan den astean iragarri zituzten asteotarako prestatutako protestak.