Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2013ko urr. 1a, 10:37

Besteak beste, Juana Jauregi Bilduko zinegotziak kargua utziko duela jakinaraziko dute, Azpeitia 2025 Plan Estrategikoaz zein Uztarria Komunikazio Taldearen eta Urola Kostako Hitzaren diru-laguntzak arautzeko hitzarmenaz eztabaidatuko dute. Atzo, astelehena, Eneko Ibarguren Kurku-ren atxiloketa salatzeko egin zuten manifestazioaren aurretik, gaurko Udalbatzarrean atxiloketaren inguruko mozio bat aurkeztuko dutela azaldu zuten.

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Juana Jauregi Bilduko zinegotziak kargua utziko du, eta Azpeitia 2025 Plan Estrategikoaz zein Uztarria Komunikazio Taldearen eta Urola Kostako Hitzaren diru-laguntzak arautzeko hitzarmenaz eztabaidatuko dute. 

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- 2013ko uztailaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

2.- Juana Jauregi Cendoya zinegotziaren errenuntzia onartzea.

3.- Azpeitia 2025 Plan Estrategikoa onartzea.

4.- 2013ko aurrekontuan laugarren kreditu aldaketa onartzea.

5.- Azpeitiko herrirako zarata mapa egingo dela jakinaraztea.

6.- Kultur arloko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onartzea.

7.- Festa arloko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onartzea.

8.- Euskara suspertzeko honako dirulaguntzak arautzeko hitzarmenak:

  • Urola Kostako Hitza.
  • Uztarria Komunikazio Taldea.

9.- Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal laguntzak: hezkuntza alorreko laguntzak emateko irizpideak finkatzea.

10.- 2014.urterako langileen jaiegunen egutegian Azpeitiko jai egunen berri ematea.

11.- 2013ko urtarrilean, otsailean eta martxoan emandako ebazpenen berri ematea.

12.- Galdera eta erreguak.

Eneko Ibarguren Kurku-ren atxiloketaren harira, Udalbatzarrean mozioa aurkeztuko dutela aurreratu zuten atzo arratsaldean, manifestazioaren aurretik. Udalak atzo, astelehena, argitaratu zuen gaurko ohiko Udalbatzarreko gai zerrenda, eta mozioa ez da agertzen gai-ordenean atzo aurkeztu gabe zegoelako.