Madrilen dira Corrugados Azpeitiako eta Lasaoko langileen ordezkariak

Urola Kostako Hitza, Berria, Uztarria.com 2013ko mai. 23a, 14:49

Kaleratzeen gaineko txostenaz eztabaidatzeko azken bilera zuten gaur, osteguna, goizean Corrugados Lasaoko eta Azpeitiako langileek ordezkariek.

Gaur, osteguna, goizean Madrilen kaleratzeen gaineko txostenaz eztabaidatzeko azken bilera zuten Corrugados Lasaoko eta Azpeitiako langileen ordezkariek. Nagusiek proposamena aldatzen ez badute, Azpeitiko planta itxi egingo dela esan dute. Corrugados Lasao ixteko arriskua ere aurreikusten dute bertako langileek. 

Akordiorik ezean, ikusteko dago zer gertatuko den Corrugados Azpeitiako eta Lasaoko langileekin. Izan ere, kalte-ordainei dagokienez, azken bileran, lan egindako urte bakoitzeko 27 eguneko ordaina emateko prest agertu zen Gallardo, gehienez ere 15 hilabeteko soldataren pareko kopurura iritsi arte. Alabaina, argi esan zuen: akordiorik ezean, legeak agintzen duen gutxieneko kopuruarekin bidaliko ditu langileak, hau da, lan egindako urte bakoitzeko hogei eguneko ordaina emanda.

Hortik aurrera, kaleratzeei helegiteak jartzekotan daude langileak, Gipuzkoako bi lantegiak bideragarriak direla uste dutelako.