Hutsik gelditu da 2013ko Joxe Takolo beka

Uztarria.eus 2013ko mai. 3a, 13:29

"Aurkeztutako proiektua oinarrian jasota dauden irizpideekin bat ez datorrelako" gelditu da hutsik beka. Ez da beka hutsik gelditzen den aurreneko aldia; 2006an eta 2011n ere hala gertatu zen.

Udalak jakinarazi duenez, 2013. urteko Joxe Takolo Beka hutsik geratu da, "aurkeztutako proiektua oinarrian jasota dauden irizpideekin bat ez datorrelako". Ez da beka hutsik gelditzen den aurreneko aldia. Izan ere, 2006an eta 2011n ere ez zuten proiekturik diruz lagundu.

Azpeitiko Udalak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak 2001etik urtero egiten dute goi-mendizaletasunarekin lotuta dauden maila handiko eta originaltasunezko proiektuak aurkezteko deialdia. Aurten, Udalak 2.800 euro zituen diru-laguntzetan emateko.

Epai-mahaia Azpeitiko Udaleko eta Euskal Herriko Mendi Federazioko ordezkariek osatu dute.

Joxe Takolo beka jaso dutenak

2001: Pumori.

2002: Nanga Parbat 2002.

2003: Elurretako leopardoa.

2004: Trangoko dorreak eta Ametsak mugimenduan noraino? 8c-aren kateraino.

2005: Euskal espedizioa Baintha Brakk.

2006: Hutsik gelditu zen beka.

2007: Mendi Bira 2007: escaladas de alta dificultad alrededor del mundo.

2008: Marokon eskalada.

2009: Eiger Northwand aske, Peru-Huayhuash espedizioa, Piolet kapitaina espedizioa Shisha Pangmara, eta Azkoitiarrak Fitz Roy-n espedizioa.

2010: Patagonia-Fitz Roy espedizioa.

2011: Hutsik gelditu zen beka.

2012: Circo de las inescanables.

2013: Hutsik gelditu da beka.