Protestek aurrera jarraitzen dute

Uztarria.eus 2012ko eka. 22a, 12:41

Greba mugagabean jarraitzen dute Corrugados Azpeitiako langileek, eta ezarri nahi dizkieten murrizketak eta kaleratzeak salatzeko hainbat mobilizazio egiten ari dira egunotan. Elkarretaratzeak egin dituzte Azpeitian eta Donostian, eta Landetako biribilguneko langilearen aldeko irudira ere eraman dituzte protestak. Eskulturako langileak eskuan erraminta du eta lantzen ari den xaflaren gainean trapuzko panpin bat jarri dute. Hala, langilea bere kidea egurtzen ari dela irudikatzeko.