Corrugados Azpeitiako 87 langilek aurkeztu dute euren burua boluntario gisa

Uztarria.eus 2012ko ots. 13a, 12:54

Enpresak 87 boluntario lortu nahi zituen, hala 13 aurrejubilaziorekin 100 kaleratzera iristeko. Orain, ordea, 74 izan direnez boluntario moduan aurkeztu diren langileak, enpresak beste 13 langile kaleratuko ditu.

Corrugados Azpeitia enpresako 87 langilek aurkeztu dute euren burua enpresatik kaleratzeko boluntario gisa. Enpresak 87 boluntario lortu nahi zituen, hala 13 aurrejubilaziorekin 100 kaleratzera iristeko. 87 izan direnez boluntario moduan aurkeztu diren langileak, enpresak beste 13 langile kaleratuko ditu. Kaleratutako langileek enpresan egindako urteen araberako kalte-ordaina jasoko dute, enpresak esan duenez. 

Ostiralean, hilaren 10ean, bukatu zen Lana Erregulatzeko Txostenean aurreikusitako 100 kaleratzeak bideratzeko langileak boluntario aurkezteko epea.

Corrugados Azpeitiako Enpresa Batzordean gehiengoa osatzen duten bi sindikatuen ordezkariek joan den asteartean salatu zutenez, baja boluntario horietako batzuk behartzen aritu da enpresa, "mehatxu bidez".