Corrugadosek 100 langile kaleratuko ditu

Uztarria.eus | Ekonomia
2012ko urt. 11a, 11:01

Eusko Jaurlaritzak ez du osorik onartu Corrugadoseko zuzendaritzaren txostena

Bestalde, gehienez 60 eguneko suspentsioa izango dute langileek, sei hilabetean

Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak Azpeitiko Corrugados enpresak aurkeztutako Lana Erregulatzeko Espedientea onartu du, nahiz eta enpresaren eskaera ez duen bere osotasunean onartu. Hala, enpresako zuzendaritzak eskatuta baino langile gutxiago izango dira; 140 langile kaleratzea eskatu zuen eta 100 kaleratze izango dira. Gainontzeko langileak (320 langile) 2016ra arte mantendu beharko ditu.

Kaleratze gutxiago izango bada ere, langileak kaleratzeko Lana Erregulatzeko Espedientea onartu du Lan Delegaritzak. Bestalde, gainontzeko langileek gehienez 60 eguneko suspentsioa izango dute, sei hilabetean (enpresak urtebetean 105 eguneko suspentsioa izatea eskatu zuen). Corrugadosek Lana Erregulatzeko bi txosten aurkeztu zituen azaroaren 10ean. Lana Erregulatzeko Espediente horiek enpresako komitearen oniritzirik gabe aurkeztu zituzten. Zuzendaritzaren txosten horiek baztertzeko eskatuz kontrako txosten bat aurkeztu zuen enpresa batzordeak.

Ehun langile kaleratuta

Kaleratutako langileetako hamahiru aurrejubilatu egingo dira, eta beste guztiak baja hartzera bultzatuko dituzte. Langileek euren burua boluntario aurkezteko aukera izango dute hilabeteko epean, hau da, otsailaren 11ra arte.

Aurrejubilatuko direnentzako eta baja hartuko dutenentzako neurriak Corrugados enpresak eskaintza hori egin zuenean jarritakoak dira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu