Hasi da Inika jardunaldia

Hezkuntzako langileei zuzenduta, gaur, osteguna, Inika prestakuntza jardunaldiak ari dira egiten Sanagustin kulturgunean. Ehun bat lagun ari dira parte hartzen jardunaldian, eta 13:00ak arte izango da. Azpeitiko Ukabi eta Azkoitiko ElkarMedia enpresek sortu eta garatutako plataforma da Inika, Internet bidez ikastetxeen kudeaketa akademikoa aurrera eramateko.