Uztarria Azpeitiko Komunikazio Taldeak sos batzuk ateratzeko asmotan, Frantziako Tourrean pourra antolatu du 2001. urteaz geroztik.
Lehen urteko emaitzak herriko taberna desberdinetan jarraitu genituen, baina webgune hau martxan jarri zenez geroztik (2002ko urtarrilaren 1ean), pourrak badu bere islada webgune honetan. Emaitzak, sailkapenak... dena ikusi daiteke webgunean bertan.