Santioak eta saninazioak 2023

Errekortarien saioko sarrerak salgai izango dira larunbatetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2023ko uzt. 12a, 14:09
Iazko Errekortarien Txapelketako irudi bat.

Numeratu gabeko sarrerak Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat tabernatan eta kafetegitan eskuratu ahalko dira zapatutik aurrera. Numeratutakoak, berriz, hilaren 21etik 25era bitartean salduko dituzte. Santio Egunean izango da Errekortarien Txapelketa, 18:00etan hasita, zezen plazan.

Uztailaren 25ean, Santio Egunez, izango da Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioa. 18:00etan hasita izango da hitzordua, zezen plazan, eta sarrerak larunbat honetatik aurrera erosi ahal izango dira, herriko hainbat lekutan.

Zehazki, numeratu gabeko sarrerak jarriko dituzte eskuragarri zapatuan. Horiek hamabi eta hemezortzi euro bitartean ordaindu beharko dira, eta 4 urtera arteko umeek doan ikusi ahal izango dute errekortarien lehia. Sarrerak Azpeitiko Pastorkua, Mendizabal, Berdie, Jim Clark, Eguzkitza, Etxe Zuri eta Kantoi tabernetan eskuratu ahal izango dira, eta Azkoitian, berriz, Elurre kafetegian.

Numeratutakoa txartelak, berriz, uztailaren 21ean, 22an, 24an eta 25ean salduko dituzte udaletxeko arkupeetan nahiz Goikokaleko Egaña gozotegiaren aurrean; sarrera horiek 22 eta 25 euro artean ordaindu beharko dira.

Honako hau da numeratutako sarrerak eskuratzeko egutegia eta ordutegia:

  • Uztailaren 21ean, ostirala, udaletxeko arkupeetan: 18:30–20:00.
  • Uztailaren 22an, larunbata, Egañaneko aurrean: 12:00-14:00,
  • Uztailaren 24an, astelehena, udaletxeko arkupeetan: 18:30-20:00.
  • Uztailaren 25ean, asteartea, Egañaneko aurrean: 12:30-14:00.
  • Prezioak: 22 eta 25 euro artekoak dira.

Halaber, eta Zezen Beltzek sarrerak aurrez erostea gomendatu badu ere, errekortarien saioaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira, 17:00etatik aurrera zezen plazako lehiatilan. 

Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatzen dute Errekortarien Txapelketako herriko saioa, eta Azpeitiko Udala laguntzailea da.