Santioak eta saninazioak 2023

Errekortari Txapelketarako sarrerak uztailaren 15ean jarriko dituzte salgai

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2023ko uzt. 5a, 12:15
Iazko Errekortari Txapelketa. (Mireia Galarza Bastida)
Uztailaren 25ean, Santio egunez, izango da Errekortari Txapelketa Nagusia Azpeitiko zezen plazan. 18:00etan hasiko da txapelketa. Uztailaren 15etik aurrera aurrez sarrera erosteko aukera izango da.

Errekortarien Txapelketa Nagusia izango da uztailaren 25ean, Santio egunez, 18:00etan hasita, Azpeitiko zezen plazan. Garaiko errekortari onenek parte hartuko dute txapelketan. Uztailaren 15etik aurrera txapelketarako sarrerak aurrez erosteko aukera izango da ohiko tokietan eta tabernetan.

Gainera, udaletxeko arkupeetan sarrerak saltzeko mahaiak ere jarriko dituzte honako egunetan eta orduetan: uztailaren 21ean eta 24an, 18:30etik 20:00etara, eta uztailaren 22an eta 25ean, 12:00etatik 14:00etara. Txapelketa hasi aurretik zezen plazako leihatilan ere salduko dituzte sarrerak.