Kaleko zezena berriz: Errebalean, hilaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea 2021ko aza. 2a, 10:55

Pandemia dela-eta iazko etenaren ondoren, hemen da berriz ere kaleko zezena: Errebaleko festetan izango da, azaroaren 13an (larunbata); zezen txikiak eta helduen sokamuturra.

13:00-14:00: zezen txikiak. Ganadutegia: Arno.
16:30-18:00: helduen sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.

Errebaleko festetan zezena azkeneko aldiz 2019an izan zen. Hemen orduko bi bideo eta argazki batzuk. Goiko irudia, 2019koa da.