San Martin egoitza, ez hain aspaldi

(Argazkia: Nerea Uranga)

Datorren zapatuan, azaroaren 11n, beteko dira hamabost urte San Martin egoitzaren alde berria inauguratu zutenetik. Miserikordiako eraikin zaharra bota zuten egoitza handitzeko.

San Martin eguna izango da datorren zapatuan. Eta San Martin egunarekin, duela hamabost urte, inauguratu zuten San Martin egoitzaren zati berria.

Hiru urte lehenago, 2005eko abuztuan, bota zuten Miserikordiako eraikin zaharra, adinekoen egoitzaren eraikin berria altxatzeko. Azaroko Zaharrak Berri ataleko argazkia 2005eko urtarrilekoa da, San Martin handitzeko asmoen berri eman zutenekoa; urte hartan bertan botako zuten eraikina eta ordura arte San Martin egoitzaren eraikin berria zena ikus daitezke irudian.