M3, festetako bilkura

Erabiltzailearen aurpegia Xanjuandegiko Auzo Elkartea 2011ko mai. 2a, 13:05

Aurten, Maiatzaren 31tik, Ekainaren 5a bitarte ospatuko dira "Xanjuandeiko Festak". Hurrun zirudien astea, ia gainean dugu. Baina ez gaitu ez, ezustean harrapatu. Auzotar talde batek, asteak daramatzagu aurtengo egitaraua osatzen.

    Ilusioz eta indarrez ekin diogu auzolanari, aurreko urteetan bezala, auzoko festak indartzeko asmoz. Azpiegiturari, komunikazioari, auzo izaerari eta parte hartzeari bide emanez, aurrera goaz. Beste urte batez, berrikuntzak izango dira. Egitarau guztia aurreratzerik ez badugu ere, izango diren hainbat kontzertu publiko egin nahi ditugu, hauetan ere apustu handia egin baitugu.

    Ekainaren 3an (ostirala), "Never Surrender" eta "Itziarren semeak"en kontzertuak izango ditugu. Ondoren "Laket" taldearekin, erromeria izango da goizaldera arte. Ekainaren 4an berriz, "Skandalue" elektrotxarangak eta "121 Krew"ren hip-hop erritmoek alaituko dute arratsaldea. Gauean, "Fiachras" eta "Ze Esatek!"en kontzertuetaz gozatzeko parada izango da. Eguna borobiltzeko, "DJ Referee"ek jarriko du musika karpan.

    Ilusioa, indarra, berrikuntzak... baina nola ez, guztiontzat zeregina ere izango da. Ehun txanda inguru burutu beharko dira aurtengoan, auzoko festetan. Zentzu horretan, dei egin nahi diogu, auzoko festak indartzea nahi duen orori. Bakoitzak geure alea jarriz, emaitza ikaragarria izan daiteke.

    Sanjuandegiko Festetan bere ekarpena egin nahi duen edonori edo besterik gabe hauen inguruko informazioa jaso nahi duen edozeini, Maiatzaren 3an, gaueko 21:00tan, auzoko lokalean egingo dugun bilkura zabalera agertzeko gonbidapena luzatzen diegu. Inongo konpromezurik gabe, gusto handiz azalduko dizkizuegu aurtengo festen nondik norakoak.

    Han ikusiko garelakoan, agur bat!



Xanjuandeiko Festa Batzordea

http://www.blogak.com/xjauzolanean