Hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2006ko urr. 20a, 21:10

Maiatzeko udal hauteskundeak badatoz eta hasi da zalaparta, hasi da mugimendua. Botua eman aurretik ea posible zaigun alderdien programetan eragina izatea. Esatebaterako zuen ustez kirol mailan instalazio edo azpiegitura mailan gure herriak ze gabezia ditu.

Instalazio aldetik iruditzen zait dauzkagunak zaharkituta daudela eta unean uneko partxeak ez direla nahiko. Epe motzera hori konpontzea ez da erraza izango baina epe ertainera zerbait pentsa eta egin beharko litzateke. Zuen iritzi gustora jasoko nuke.