Animo eta goazen aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2006ko urr. 9a, 17:10

Dena ezin hobeto zioan baina bapatean dena okertu. Josu Ugarte hil da, esan zidan Jorgek, emaitzak eskatzeko deitu nionean. Eta denok gertatu zenari arrazoi logikoren bat aurkitu nahian. Arrazoia xinple eta erraza. Gertatu beharrekoak gertatu egiten dira eta buelta eta buelta aritzea alperrikako lana. Pena bakarra, ordaina oso garestia izan dela, 35 urteko gazte batek gehien maite zuena egiten bizia galdu duela. Josu Ugarteren sendiari besarkada bero bat bidali nahi nioke, gasolina usaia maite duten guziei beste bat eta Lagun Arteako nire lagun guztiei, animo eta goazen aurrera.