Puntukako karneta

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2006ko eka. 26a, 20:06

Ditxososko puntukako karneta dela eta, horra nire desafioa. Ezetz Azpeitik Zumairako bidea egin agintari jaunek oparitzen dizkiguten 12 puntuak galdu gabe eta beste gidariak arriskuan jarri gabe.

Nik aproba gaur egin dut eta jakin badakit lehenxeago edo beranduxeago ertzainek nahi dutenean Juliri deitu eta berriro ere nire lagun Inixioren aginduetara jarri beharko dudala.