Agur Makatzena

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2005ko urr. 21a, 18:10

Imanol Eliasek herriko pertsonai ezagunei buruz egin zuen liburuan ez da ageri; Azpeitiko historia jasotzen duten liburuetan ere ez dugu bere berririk izango; baina badira eguneroko kontu txikiekin herriko historia ez ofizialak osatzen dituzten pertsonaia bereziak.

Makatzena niretzako hoietako bat zen. Kanpotik etorri eta herrian primeran txertatu zen laguna. Denok genuen ezagun, denok genuen lagun...gizaki orok ditugun gabeziekin tipo jatorra eta langilea. Herriko zezen eta futbolaren alde makina bat lan egin du ixilean.

Goian bego, Makatzena. Asteburuko golak bere omenetan....