Alvaro Camposek trantsizio energetikoari buruz eskainitako hitzaldia, bideoan ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko urt. 25a, 22:32

Mendiak industralizatzearen aurka dauden hainbat eragilek antolatutako 101 Arrazoi egitasmoaren barruan, joan den urtarrilaren 11n Alvaro Campos EHUko ikertzaile-irakasleak eta Ingeniaritza Termikoan doktoreak eskaini zuen hitzaldi osoaren bideoa ikusgai dago.

Análisis crítico de la transición energética izenburuko hitzaldiak dozenaka herritar bildu zituen Azkoitiko Elkargunean. Oletan ere Ez! taldeko Igor Agirregomezkortak aurkeztu zuen hizlaria, eta ekimena "herritarrek zentral eolikoen inguruan gogoeta egiteko" antolatu zutela adierazi zuen.