Sormen lehiaketa jarri du martxan Orkatzek

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2021ko api. 23a, 10:30

Orkatzen 28. urteurrenaren harira antolatu dugu lehiaketa. Edozein sormen eremutako lanak aurkeztu ahal izango dira, eta horiek gauzatzeko gaia honako hau da: "Utzi leiho bat zabalik". Parte hartzaile guztien sormen lanekin erakusketa bat gauzatuko dugu ekainean, Orkatz kultur elkartean.

Orkatz kultur elkarteak 28 urte beteko ditu aurten, eta urteurrenari begira, egitarau oparoa antolatu nahian gabiltza. Antolatzen ditugun ekintzen aukera zabaldu nahian, aurtengoan, sortzaileen erakusketa herrikoia egingo dugu.

Erakusketa horretan lan bat egin nahi duen orok parte hartu ahal izango du. Guk zehaztutako gaia ardatz hartuta, sortzaile bakoitzak nahi duen sormen eremuan egindako gai horri buruzko lan bat aurkeztu ahal izango du: poesia, bertso sorta, abestia, collagea, margolana, dantza edo TikTok-eko bideoa, edozer izan daiteke sormenerako erabiliko den bitartekoa. Gaia, berriz, honako hau izango da: "Utzi leiho bat zabalik".

Parte hartzaile guztien sormen lanekin erakusketa bat gauzatuko dugu ekainean, Orkatz kultur elkartean. Gaiari buruzko sormen lan bat egiteko interesa duen orok parte har dezake dinamikan, eta aurkeztutako lan guztien artean bi saritu izango dira. Saria 2021eko Kultur Bonoa izango da. Sormen lanak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Animatu eta parte hartu sormen erakusketan! Orkatzeko txokoak zuen irudimenaz apaintzeko gogoz gaude!