Bihar izango da presoen aldeko argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2020ko ira. 29a, 12:44

Presoei elkartasuna adierazteko argazki lehiaketa antolatu du Orkatz kultur elkarteak 2020ko uda arraro honetan ere. Presoen etxeratzea gaitzat hartuta, maindirea erabilita edota irudimena baliatuz, argazkiak atera eta orkatzke@gmail.com-era bidali beharko ditu parte hartu nahi duenak.

Nahi adina argazki bidaltzea egongo da, eta bihar, irailaren 30a, izango da horretarako epe-muga. Ondoren, Orkatzen ikusgai jarriko dira irudi guztiak, eta bozketa bidez erabakiko da zein den argazki irabazlea. Saria bertako produktuz osatutako otarre bat izango da.

Etxean nahi ditugu!