Kuban ateratako argazkia, Klik argazki lehiaketan bozkatuena

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2016ko urr. 24a, 12:14

Sareko nahiz Orkatzeko botoak zenbatu ondoren, Orkatz Kultur Elkartearen Klik argazki lehiaketak badu irabazlea: Kubako kaleetan ateratako argazkia, hain zuzen. 89 boto lortu ditu Miren Altunak, Irati Jimenezek eta Ainhoa Epalzak bidalitako argazkiak. Sanagustin Tabernan hiru lagunentzako afaria eskuratu dute sarituek.

Boz gehien jaso dituen bigarren argazkia Normandian ateratakoa izan da, 62 botorekin. Hirugarren sailkatua, berriz, Dolomitetan ateratako irudia izan da, 26 boto jasota.

Aurtengo Klik argazki lehiaketara aurkeztu diren irudi guztiak Orkatzen daude ikusgai oraindik.