Orkatzen Klik argazki lehiaketako irabazlea hautatzeko bozketa irekita dago

Erabiltzailearen aurpegia da hau Orkatz Kultur Elkartea | Kultura
2016ko urr. 10a, 16:52

Hona hemen 2016ko Klik argazki lehiaketara aurkeztu dituzten 19 argazkiak. Irabazlea hautatzeko garaia iritsi da orain, eta horretan parte hartzeko bi aukera egongo dira:

  • Batetik, Orkatz Kultur Elkartearen Facebookeko orrialdean gustukoen duzuen argazkiari "atsegin dut" sakatuta (bat bakarrari eman).
  • Bestetik, Orkatzen egongo den kutxatxoan gustukuen duzuen argazkiaren zenbakia sartuta.

Botoen zenbateka urriaren 20an egingo da. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta jarrai dezagun presoen eskubideen aldeko borrokan. Euskal presoak etxera!

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu