Naike Oiartzabal eta Iker Elizondo nagusi, Oñatz tenis klubaren I. Disdira Bitxitegia txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Oñatz tenis kluba 2022ko mai. 5a, 16:45
Oñatz tenis klubeko tenislari Naike Oiartzabal eta Izaro Sarasua, tenis klubeko Iñaki Etxaniz eta Disdira bitxitegiko arduradun Asier Oiartzabal.

Alebin eta kadete mailako tenislari federatuek joan zen astean jokatu zuten Oñatz tenis klubak antolatutako txapelketa. Sariketa igarota, Oñatz tenis klubeko kideek txapelketaren balorazio positiboa egin dute, eta gustura agertu dira herriko tenislari gazteek dagoeneko eman dutelako txapelketetarako jauzia. 

Joan zen asteburuan jokatu zen Oñatz tenis klubak antolatutako I. Disdira Bitxitegia tenis txapelketa. Alebin eta kadete mailako tenislari federatuei zuzendutako sariketa izan zen, eta Oñatzek antolatutako aurrenekoa. Alebin mailako nesketan, Naike Oiartzabal izan zen nagusi, eta mutiletan Iker Elizondo. Kadeteetan, Nerea Egiguren eta Mikel Olla izan ziren irabazleak. 

I. Disdira Bitxitegia Txapelketaren balorazio positiboa egiten du Oñatz tenis klubak. Giro ederra izan zen sariketan, eta parte-hartzaileak gustura aritu ziren. Klubeko tenislari gazteak dagoeneko hasi dira txapelketetan parte hartzen, eta hori pozgarria da klubarentzat. 

Hona hemen I. Disdira Bitxitegia tenis txapelketaren sailkapena, osorik: 

Alebin neskak:
Txapeldun: Naike Oiartzabal.
Azpitxapeldun: Izaro Sarasua.

(Biak Oñatz taldekoak)

Alebin mutilak:
Txapeldun: Iker Elizondo.
Azpitxapeldun: Hugo Abad.

Kadete neskak:
Txapeldun Nerea Egiguren.
Azpitxapeldun: Haizea Perez Urdangarin.

Kadete mutilak:
Txapeldun: Mikel Olla
Azpitxapeldun: Jon Piquer

Antolatzaileak zein parte-hartzaileak gustura agertu dira txapelketak izan duene parte-hartzearekin eta sortu zen giroarekin.