Disdira Bitxitegia I. Zirkuitoa tenis txapelketa bihar hasiko da kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Oñatz tenis kluba 2022ko api. 22a, 10:24

Alebin eta kadete mailako tenislari federatuek parte hartuko dute Oñatz tenis klubak antolatutako txapelketa horretan. Maiatzaren 1ean bukatuko da.

Bihartik maiatzaren 1a arte, federatuentzako Disdira Bitxitegia I. Zirkuitoa tenis txapelketa jokatuko da Azpeitiko kiroldegian, Oñatz tenis klubak antolatuta.

Alebin eta kadete mailako neska-mutilek parte hartuko dute txapelketan, eta herriko hainbat jokalari ikusteko aukera ere izango da bertan. Bihar, larunbata, txapelketaren lehen jardunaldian, Oñatz tenis klubeko Julen Saizarrek 11:00etan eta Naia Oleak 12:15ean jokatuko dute. Igande goizean, berriz, Oihan Pagolak jokatuko du bere partida.