Apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko Egunean, bailara urdintzera deitu du Marea Urdinak

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2024ko mar. 31a, 09:29

Marea Urdinak bailara urdindu nahi du asteartean, Autismoaren Nazioarteko Egunean. Hori dela eta, balkoietan iazko zapi urdinak jartzeko deia egin du. 

Datorren asteartean, apirilaren 2an, Autismoaren Nazioarteko Eguna da. Iaz, Urdindu eguna izan zen. Gogoratzen duzue gure bailaran lortu genuenaz?

Aurten ere, bazterrak urdintzera deitu du Marea Urdinak. Hona hemen gure proposamena: 

  1. Atera iazko Zapi Urdina. Beste edozein zapi urdinek ere balio du.
  2.  Ipini ezazu zure balkoian

Denon artean urdindu dezagun gure bailara!

#UrdinduBailara