Marea Urdina-Izarraitz Igeriketa Saria jokatuko dute apirilaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2024ko mar. 26a, 09:43

Aniztasun funtzionala duten igerilari orok parte hartu ahal izango dute sariketan, eta dagoeneko eman dezakete izena. Federatu gabeko igerilarien saioaren ostean, 2023-2024 Igeriketa Egokituko Euskal Ligako lehenengo jardunaldia jokatuko dute.

Apirilaren 13an, larunbatez, Marea Urdina-Izarraitz Igeriketa Saria jokatuko dute Azpeitiko kiroldegian. Aniztasun funtzionala duten herritarrek parte hartu ahal izango dute sariketa horretan, nahi duten guztiek, edozein dela bere igeriketa maila (25 eta 50 metroko proba izango dute aukeran) eta dagoeneko zabaldu dute izen ematea, lotura honetan.

Federatu gabeko igerilarien saio hori 16:00etan hasiko da, eta horren ostean, 2023-20234 Igeriketa Egokituko Euskal Ligako lehenengo jardunaldia jokatuko dute. Txapelketa bukatutakoan, parte hartzaileek mokadutxo bat egiteko aukera izango dute han bertan.