Martxan da 'Nik aurkitu dut' erronka

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2024ko mar. 6a, 11:00

Aurten, erronka berri bat prestatu du Marea Urdinak Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren bueltan. Zortzi asteburu iraungo du erronkak. 

Nork ez du ezagutzen Marea Urdinako furgoneta? 

Asteburu honetan hasi, eta maiatzaren 4ko asteburu guztietara bitarte, Marea Urdinako furgoneta lasterketako ibilbidean ezkutatuko dugu. Horri lotuta, Nik aurkitu dut! erronka jarri dugu martxan.

Erronkan parte hartu nahi baduzue, honako hau da egin behar duzuena: 

  1. Furgoneta aurkitu
  2. Furgonetarekin argazki bat atera
  3. Argazkia guri bidali (Facebook, Instagram, X, email edo nikaurkitudut.org webgunetik)

Astebururo erronkako hiru kamiseta zozketatuko ditugu parte hartzaileen artean.

Guztira, zortzi asteburu izango dira, eta zortzi kokaleku desberdin.

Animatu! 

Informazio gehiago: nikaurkitudut.org