I. Trail Martxa Urdina izango da larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2023ko mai. 4a, 08:27

Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren barruan egingo den egitasmo inklusiboa izango da martxa.

Gogoratu larunbatean guztiontzako tokia izango duen ibilbidea antolatu dugula, Trail Martxa Urdina, hain zuzen ere. Zatozte gurekin eta gonbidatu ikasfamiliak ekintza honekin bat egitera, eskubide berdintasunak aldarrikatuz. Zain izango zaituztegu Azpeitiko plazan, larunbatean maiatzaren 6an, 09:30ean.

Martxa, Domusa Teknik 40 MLK-ko Anoa-Gune garrantzitsuenean bukatuko da, Anoa-Gune Urdinan.

Bazatoz?