Inklusioaren muralaren pintaketaren 'time-lapse'-a, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2023ko api. 15a, 08:36

Urdinduz egitasmoaren barruan Iñigo Bordak Urola kalean egindako mural handiaren margotze prozesua jaso du time-lapse bideo honetan Marea Urdinak.

Azpeitiko Udalari esker Iñigo Bordak margotutako inklusioaren muralaren time-lapse-a grabatzeko aukera izan genuen. Ikustea nahi? Hementxe daukazu estreinaldia. Gozatu!

(Mila esker Iban Pinedari eta bere familiari, beraien etxean kamera jartzen uzteagatik).