Aniztasun funtzionala eta kirola, solasaldi bereko gai

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2022ko mai. 7a, 09:21
Hitzaldiko irudi bat.

Gorka Zubeldiak solasaldia eskaini zuen atzo Basazabal jauregian, Marea Urdinak antolatuta. Hainbat lagun izan ziren kirolariaren hitzak entzuten.

Gorka Zubeldia kirolariak solasaldia eskaini zuen atzo, ostirala, Basazabal jauregian. Hainbat lagun izan ziren han, aniztasun funtzionala duen eta kirolean hainbat balentria egin dituen Zubeldiaren hitzak entzuten. Hain zuzen ere, aniztasun funtzionala izanagatik kirolean garaipenak lor daitezkeela gai hartuta eskaini zuen hitzaldia hark, Marea Urdinak antolatuta.