'GR11 Urdina'-ren aurkezpen prentsaurrekoa izango da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2020ko ira. 9a, 13:02

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango dira Imanol Aleson eta Marea Urdina egitasmo berria aurkezten.

Datorren ostiralean, Imanol Alesonek eta Marea Urdinak GR11 Urdina egitasmoari buruzko prentsaurrekoa emango dugu Azkoitiko Elkargunean, 19:00etan.

Bertan, abentura horren nondik norakoak azalduko ditugu: nola sortu zen, ibilbidea, etapak, zailtasunak, Imanol jarraitzeko aukerak eta egunak, bukaera berezia Hondarribian, zozketa bereziak eta beste hainbat sorpresa. Galdu egingo duzu? Zatoz GR11 Urdina ezagutzera!

Informazio gehiago: GR11urdina.org webgunean.